Partaidetza prozesua erabilera zehazteko
Erabileraz, betidanik aipatu izan den liburutegia kokatzea da asmo bat. «Baina gehiagorako ere lekua egongo da», adierazi du Martin Aramendi alkateak.
Behin udal jabetzara ekarrita, Botikaetxea eta lurrak zertarako izango diren zehaztuko dute hurrena. Bi tresna erabiliko dituzte horretarako: partaidetza prozesu bat etxearen erabilera finkatzeko, eta Hiri Antolamenduko Arau Orokorrak.
Erabileraz, betidanik aipatu izan den liburutegia kokatzea da asmo bat. «Baina gehiagorako ere lekua egongo da».
Lur sailaz, Hirigintza Planaren diseinua esleitu berri da, eta han jasoko da etxeak egingo diren edo ez. «Etxe huts asko dago lehen ere Ataunen, eta ez da gure lehentasuna gehiago eraikitzea, egia esan. Hutsik dauden etxeak alokarazi nahi genituzke, zerga bat ezarrita edo», esan du alkateak.