Zergen hobariak eskatzeko epea zabaldu dute Idiazabalen
Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, irekita dago zergen hobariak eskatzeko epea. Urtarrilaren 31 izango da eskaerak egiteko azken eguna eta egun horretatik aurrera egindako eskaerak ez dira aintzat hartuko.
Ondasun higiezinen gaineko zerga, jarduera ekonomikoaren gaineko zerga eta familia ugarientzat trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerba dira urtero berritu beharreko hobariak. Gainontzekoak, behin eskatuta, ofizioz urtero berrikusiko dira.
Eskaerak Idiazabalgo udaletxean bertan egin daitezke, baita udalaren web gunetik ere.