Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa Seguran
Segurako Udalak zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa antolatu du. Arrasatzeko Abian fisioterapia zentroko Saioa Baena adituak gidatuko du ikastaroa. Baena aditua da zoru pelbikoa, obstetrizia eta ginekologia berreziketan.
Ikastaroa interesa duten emakume orori dago zuzenduta, baina bereziki da interesgarria menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, umetokia edo puxika erautsi dutenentzat, txiza galerak dituztenentzat edo erditu berri diren emakume horientzat.
Ikastaroak 100 euroko prezioa du eta hamar saiotan gauzatuko da. Gutxienez 8 pertsonako eta gehienez 15 beharko dira ikastaroa egin ahal izateko. Izen emateko epea oraindik irekita dago. Segurako udaletxean, liburutegian edo kultura@segura.eus web gunearen bitartez egin daiteke izen ematea. Urtarrilaren 9an hastekoa zen ikastaroa, baina eskaera txikia izan duenez, atzeratzea erabaki dute.