Lazkaon festei begira jarri dira, egitarauko azaleko irudi lehiaketarekin
San Prudentzio jaietarako egitarau-azalaren irudi lehiaketaren deialdia egin du Lazkaoko Udalak. Gabon aurretik atera zituen baldintzak. Aurkezteko epea otsailaren 24ko 17:00etarako aurkeztu behar dira, udaletxean.
Denboraz iragarri eta antolatu du lehiaketa, herritar gehiagok parte har dezaten. Lazkaoko jaiak gaipean eta San Prudentzio jaiak 2023 esaldiarekin, edozein eratako eta koloretako irudiak diseina daitezke, izan argazki, collage edo margolan. Zutikako formatuan, bertikalean, izan behar dute nahitaez: 148 x 210 milometroan edo proportzioan.
Sari bakarra emango du udalak, 200 eurokoa.
Lazkaotarrentzat
Lehiaketan Lazkaon erroldatutakoek soilik parte har dezakete. Pertsonako lan bakarra aurkez daiteke, nola euskarri fisikoan (atzean izenburua idatzita eta gutun batean sartuta), hala digitalean bidalita.













