Emiliana Garciak 108 urte bete ditu
Garcia da adin gehien duen beasaindarra. Leire Artola alkateak herritar guztien izenean zoriondu du.
Ospakizun eguna izan zen atzokoa Emiliana Garcia beasaindarraren etxean, 108. urtebetzea izan baizuen. Leire Artola Beasaingo alkateak bisita egin zion, herritar guztien izenean zoriontzeko. Lore sorta ere eraman zion alkateak opari gisara. Pradoluengon (Burgos) jaioa, baina beasaindarra aspaldi-aspalditik, Emiliana da adin gehien duen herritarra.