Gaur arratsaldean, 18:20 aldera, izan da isuri toxikoa. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta udaltzainak joan dira kiroldegira, abisua jaso ondoren, eta berrehun lagun baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte. Altamirako zelaietan egitekoak ziren entrenamendu guztiak ere bertan behera geratu dira.
Saskia 09591 zenbakiarentzat izan da, eta Koldo Azurmendi, Karmele Alonso eta Valeriano Lopez izan dira irabazleak. Hilaren 20rako 'FutbolisTok' antzezlana antolatu du futbol klubak.
Urtarrilaren 21rako antolatu dute irteera eta izena eman behar da.
Garcia da adin gehien duen beasaindarra. Leire Artola alkateak herritar guztien izenean zoriondu du.
Astoa erdigunean jarrita ospatu dute lazkaotarrek itzulerako Astotxo Eguna, bi urte egin gabe egon ondoren. Gipuzkoako Enkarterri astoaren 25. festa izan da osagai nagusia, erakusketa, kalifikazio eta lehiaketarekin. Omenaldia jaso dute ekimenaren lau sortzailek. 'Egiptorako ihesa' kale antzezpenaren desagerpenaren urtean, moja zistertarren elizan meza eman du Donostiako gotzain berri Fernando Pradok.
Txapelketa Errege egunean jokatu zen, Danantzako bolatokian. Bigarrena Aner Miner izan zen, hirugarrena Iñaki Maiz eta laugarrena Ion Orikain.
Arabiarra da zaldi arraza guztien artean antzinakoena. Desertuko baldintza gogorretan hezita, zaldi azkarrak, izaera gogorrekoak eta dotoreak dira. Beasaingo Anubis zaldi arabiarra da adibidetako bat.
Ormaiztegiko 51. Ziklo-Kros Proba igandean jokatu da, lau lasterketarekin. Jonathan Lastrak, Ion Izagirrek eta Aitor Hernandezek osatu dute mutilezkoen podiuma. Emakumezkoetan Alicia Gonzalez asturiarrarentzat izan da garaipena. Albiste barruan Gotzon Aranburuk egindako bideoa.