Bihar irekiko dute Majori-Altamira kiroldegi osoa, ohiko orduan
Suhiltzaileek eta Osasun Saileko teknikariek igerilekuko uraren eta airearen neurketa egin dute eguerdian. Emaitzak "egokiak" direla adierazi du udalak, baina igerilekua, sauna eta aldagelak bihar irekitzea erabaki dute segurtasun neurri gisa.
Atzoko kloro isuriaren ondorioz, gaur goizera arte itxita egon da Majori-Altamira kiroldegia. Goizean neurketak egin dituzte eta gimnasioa eta eremu lehorreko instalazioak ireki dituzte. Eguerdian, suhiltzaileek eta Osasun Saileko teknikariek airearen eta uraren neurketak egin dituzte. Adur Ezenarro Ordiziako alkateak adierazi duenez, neurketaren emaitzak “egokiak” dira, baina segurtasun neurri gisa “egokiena bihar arte itxarotea da”. Hala, arratsaldean itxita egongo da kiroldegiko eremu hezea, igerilekua, sauna eta aldagelak, alegia. Bihar goizean ohiko orduan zabalduko dute Majori-Altamira kiroldegi osoa, 7:00etan.