Hasi dira sinadurak pilatzen
Legazpiko Osasun Zentroan erretiroa hartu behar duen medikuaren postua hutsik ez uzteko eskatzen diote herritarrek Osakidetzari. Buztintegik bultzatu du sinadura bilketa, eta Gizarte Zentroan duen bulegoan ditu eskura orriak.
Buztintegi elkarteak bultzatuta, atzo goizean abiatu zen Osakidetzari zuzendutako sinadura bilketa Legazpin. Osasun Zentroan erretiroa hartu behar duen medikuaren postua hutsik ez uzteko eskatzen diote herritarrek Osakidetzari. Atzoko pentsionisten elkarretaratzea baliatu zuten hilabete osoan zehar burutuko den kanpainari hasiera emateko.
Eskaera horrekin ados dagoenak Osasun Zentroan Buztintegik duen bulegoan izango du sinatzeko aukera, izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia emanda. Buztintegik, gainera, kanpainan lagundu nahi duen edozeinen eskura jarri ditu sinadurak biltzeko orriak.