Argizaiola argazki erakusketa Legazpin izango da ikusgai bihartik
Euskal herriko argazkilari afizionatu onenen lanak biltzen ditu. Legazpiko Ikatza elkarteko Miguel Angel Perezen eta Carlos Mediavillaren argazkiak ere bertan izango dira.
Ikatza elkartearen ekimenez, Argizaiola erakusketa irekiko dute bihar ostirala Kultur Etxean, Euskal Herriko argazkilari afizionatu onenen lanak bilduz. Erakusketa hilaren 27ra arte egongo da zabalik, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.
Euskal Herriko argazkilari taldeen elkarteak antolatuta, «Euskal Herriko lehiaketen lehiaketa» den Argizaiola Trofeora aurkeztutako lanen artean aukeratutako 30etik gora argazki dira erakusketa honetan ikusgai egongo direnak. Besteak beste, Ikatzaren iazko Legazpi Hiria lehiaketatik sailkatu ziren hiru argazkilariek ere parte hartu dute sariketa horretan
Erakutsiko diren lanen artean, Argizaola trofeoko irabazlea ere badago, Luis Martinez Aniesaren Tadzia. Accesit bana irabazi duten Pedro Luis Ajuriaguerraren Buzzer midge eta Oskar Gaskonen La sombra ere ikusgai egongo dira.
Ikatza elkarteko bi kideren lanak ere izango dira ikusgai Argizaiola erakusketaren edizio honetan, Miguel Angel Perezenak eta Carlos Mediavillarenak, hain zuzen ere.