Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Tenperatura altuak eta euri gutxi, iazko balantze meteorologikoaren markak

Legazpi
Gizartea

Abuztua izan da hilabete beroena, eta urtarrila hotzena. Azken urteetako batez bestekoaren oso azpitik geratu da prezipitazioen neurketa, 974,80 litro besterik ez. Urtegiak ez dira betetzen

2023/01/13
Tere Madinabeitia

Legazpiko Udalak urtero kaleratzen duen balantze meteorologikoak erakusten duenez, 2022a tenperatura altuko eta euri gutxiko urtea izan da. Goenaga inguruko estazio meteorologikoan jasotako datuak daude baieztapen horien atzean.

Alonso Frances udal aparejadorea arduratzen da 1993tik Legazpiko datu horiek egunero biltzeaz, eta Aemet estatuko meteorologia agentziara helarazteaz. Urtea amaitzearekin batera, txosten bat ere osatzen du urtero Francesek.

Tenperaturek, gora

Legazpin, iazko urtea aurrekoa baino epelagoa izan zen: batez besteko tenperatura 14,04 gradukoa izan zen, eta 2021ean 13,28 gradukoa. Tenperatura altuena ekainaren 18an eta uztailaren 18an neurtu zen, 40 gradurekin, eta baxuena urtarrilaren 21, 22 eta 23an, -3 gradu. Bestetik, abuztua izan da hilabeterik epelena, batez besteko 22,14 gradurekin, eta urtarrila hotzena, 6, 02 gradurekin.

Francesen txostenean jasotzen denez, Legazpin datu meteorologikoak jasotzen direnetik, 1946tik, erregistratu den hirugarren altuena da 2022ko batez besteko tenperatura: 1961ean 14,39 gradukoa izan zen, eta 1964an 14,22 gradukoa. Urte hauetako guztietako maximoa, berriz, 1968ko ekainaren 30eko 43 gradukoa izan zen.

Termometroaren beste muturrari begiratuz, minimoa 1985eko urtarrilaren 6an erregistratu zen, -15 gradurekin.

Euri gutxi, urtegiak lehor

Euriari dagokionez, 974,80 litro besterik ez ziren jaso, aurreko urtean baino askoz ere gutxiago (1.474,70 litro). Kopuru horrekin, 1956tik aurrerako batez bestekoa 1.536,7 litrotan geratu da, duela bi urte baino beherago, orduan 1544,1 litrokoa izan zelako.

Iazkoa bigarren urte lehorrena izan da Legazpin, 1946tik. Ordutik, 1989. urtea izan da lehorrena, 952,20 litrorekin.

Gainerako fenomeno meteorologikoen atalean, elurra aipatu behar da, ez zuelako ia egin: hiru egunetan egin zuen, eta batean bakarrik zuritu zen Goenaga ingurua.

Prezipitazio eskasiaren ondorioak Goierriko urtegietan ikus daitezke. Barrendiola garai honetan bete-betea egon ohi da, baina atzo bere edukieraren %67,10 bakarrik zuen beteta, eta alerta egoeran dago. Goierriko beste bi urtegiak ere antzera daude: Arriarangoa %50,23arekin alerta egoeran hori ere, eta Lareokoa %54,54rekin, larrialdi egoerarekin.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut