Aldaketak egin dituzte Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuaren ordutegian
Zerbitzuaren kontratazio berriak eragin ditu aldaketak, eta Gazte-Txokoaren dinamikari eragiten diote batez ere.
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuak ordutegi berriarekin funtzionatzen du joan den astetik. Kontratazio berriak eragin du ordutegi aldaketa, eta zerbitzuaren hobekuntza ekarri du horrek, hemendik aurrera, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea hiru eremutan egingo delako, hau da, Gazte-Txokoan, sare sozialetan eta kalean.
Aldaketa horietako bat ostiraleko jardunari dagokio, egun horretako Gazte-Txokoaren dinamikari, hain zuzen. Aurrerantzean, ostiraletan taldekako edo banakako esku-hartzean zentratu dira hezitzaileak Gazte-Txokoan bertan, eta gainerako egunetan, lehentasuna izango dute sare sozialek, gero kaleak eta azkenik, Gazte-Txokoak.
Beste aldaketa bat igandeko Gazte-Txokoaren itxiera orduan egin dute, 20:00etan itxiko delako hemendik aurrera. Gainerako egunetan ordutegiak berdin jarraituko du: asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era; ostiraletan 14.00etatik 17.00etara, baina taldekako edo banakako esku-hartzeetarako soilik; eta larunbat eta igandeetan 17.00etatik 20.00etara.
Gurasoentzako arreta
Bestetik, hezitzaile taldea asteazken goizetan bilduko da aurrerantzean, eta gurasoei arreta emateko ordutegia asteazkenetan 10:30etik 12:30era izango da.
Asteazkenetan ere bilerak egingo ditu hezitzaile taldeak udalerriko beste udal zerbitzu batzuekin eta herriko gizarte eta hezkuntza eragileekin.
Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuaren ordutegia
Gazte-txokoa
– Asteazkena eta osteguna: 17:00-19:30.
– Ostirala: 14:00-17:00 (taldeko edo banakako esku-hartzea)
– Larunbata eta igandea: 17:00-20:00Sare sozialak
– Asteazkena: 15:30-16:15
– Osteguna: 15:30-16:00
– Ostirala: 17:00-18:00
– Larunbata: 15:30-16:00
– Igandea: 16:00-16:30Kalea
– Asteazkena: 16:15-17:00
– Osteguna: 16:00-17:00
– Ostirala: 18:00-19:00
– Larunbata: 16:00-17:00
– Igandea: 16:30-17:00