Ukrainako gerrari buruzko bi erakusketa jarriko dituzte ikusgai astelehenean Txillida Lantokian
Gerraren ondorio suntsitzaileak azaltzea da bi erakusketen helburua. Ukrainako eta Poloniako enbaxaden jabetzakoak dira.
Ukrainako gerrari buruzko Ukrainako eta Poloniako enbaxaden bi erakusketa ofizial jarriko ditu ikusgai astelehenetik aurrera Legazpiko Chillida Lantokiak. Ucrania du izenburua erakusketetako batek, eta bere helburua ondarean eta azpiegituretan gerrak dituen ondorio suntsitzaileak erakustea da. Bigarren erakusketaren izenburua Ama, ez dut gerrarik nahi da.
Inaugurazioa astelehenean bertan izango da, 18:00etan, eta bertan Enrique de Villamor y Soraluce Gaztela eta Leonerako eta Kantabriarako Poloniako Errepublikako Kontsula izango da, besteak beste. Ucrania erakusketa Auschwitz Birkenau Institutu Nazionaleko museologia sailean egin dute, Burgosko Unibertsitateko Auschwitz Institutuko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Katedraren zuzendaritzapean, Villamor y Soraluce kontsula da katedra horretako presidentea.
Gerra gaitzesteko helburua
Astelehenetik aurrera Legazpin ikusgai izango diren bi erakusketen helburua gerraren aurrean herritarrak kritikoki sentsibilizatzea eta gerra gaitzestea da. “Gerra komunikabideetan etengabe agertzen bada ere, ikuspegi gogoetatsuagoa behar du, dakarren gizarte eta giza bidegabekeriaren neurrigabea ulertzeko”.
Bi erakusketak ikusteko egunak urtarrilaren 26, 27, 28 eta 29a eta otsailaren 2, 3, 4 eta 5 izango dira.
Legazpiko Udalak eta Lenbur Fundazioak herritar guztiei luzatzen die gonbidapena inaugurazio ekitaldira joateko, eta erakusketak ikusteko.