Eraso sexistei aurre egiteko protokoloa indarrean festetan
PROTOKOLOA // Jaietan egon daitezkeen eraso sexisten aurrean, eraso hauei aurre egiteko protokoloa indarrean izango da sanblasetan ere. Erasotua izan den emakumeari babesa adierazi eta ustezko erasoa gaitzesteko eskatu du udalak. Musika kendu eta erasoa egon dela jakinarazi beharko da unean bertan, eta beharrezkoa den kasuetan, 112ra deitu laguntza eskatzeko.













