Osasun zentroetan, farmazietan eta zentro soziosanitarioetan derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere.
Txillida Lantokiak ere bat egingo du eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin. Larunbaterako museora bisita gidatua antolatu dute. 'Ucrania' argazki erakusketa eta 'Ama, ez dut gerrarik nahi' marrazki erakusketa ere ikusi daitezke asteburuan.
D'elikatuzen, 19:00etatik aurrera, parte hartzaile bakoitzak zortzi minutu izango ditu narrazioa egiteko. Epaimahaiak eta publikoak hiru narratzaile aukeratuko dituzte martxoaren 24ko Gala Handian parte hartzeko.
Zeraingo Herri Kandidaturak alkatearen dimisioa eskatu du osoko bilkuran. Besteren artean, ustelkeria kasu baten arduradun izatea leporatu diote.
Ordiziako kaldereroen batzordeak azaldu duenez, "parte-hartze faltagatik" ezin izango da festa ospatu. 1998an berreskuratu zen, eta 22 urtez egin izan da. Belaunaldi berrien erreleboa espero da.
Jose Luis Peña (Zumarraga, 1972) Gipuzkoako Gurutze Gorriko lehendakari berria da. Elkartearen erronka nagusia pertsona askok bizi duten bakardadeari aurre egitea dela dio.
Alderdi abertzaleak abstentzioa eman zien abenduko plenoan, egin zituen zazpi proposamen jaso dituztelako. Politika fiskal desegokia bultzatu, eta porlana zerbitzuen aurretik jartzen dutela uste dute.
Irabazi eta galtzearen artean dagoen bidearen artean ibiliko dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Jon Plazaola aktore eta umorista elkarrizketatuko dute “Irabazi” bere antzerki lana aitzaki hartuta.