Garraio publikoan otsailaren 8an kendu ahal izango da maskara
Osasun zentroetan, farmazietan eta zentro soziosanitarioetan derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere.
Garraio publikoan maskara janzteko derrigortasuna bertan behera geratuko da otsailaren 8an, Espainiako Gobernuak hala erabakita. Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du maskararen erabilera garraio publikoan bertan behera utziko duen agindua, eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Maskara janztea derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere osasun zentroetan, erietxeetan eta zentro soziosanitarioetan, hala nola optiketan, farmazietan eta hortz kliniketan.
Carolina Darias Osasun ministroak adierazi du egoera epidemiologikoa «oso egonkorra» delako hartu dela maskara garraio publikoan kentzeko erabakia.