Joxe Bikuñaren zur bilduma erakusgai jarriko dute Ataunen
Ataungo zur eta zuhaitz laginak izenpean, Joxe Bikuña Agirrek (Ataun, 1935) urtetan bildu dituen eta gordeta dauzkan zuren erakusketa antolatu du Ataunen Atauniker kultur elkarteak. Ehun egur mota baino gehiago dauzka sailkatuta, eta bakoitzaren berezitasunak eta xehetasunak ere azalduko ditu erakusketan. Irekiera eta aurkezpen hitzalditxoa urtarrilaren 31n egingo du Bikuñak (19:30, udaletxeko ganbaran). Ondoren, otsailaren 1etik 4ra arte egongo da. Taldeentzat bisitak aparte ere hartuko dituzte.