Kiroldegiko lanak eta taxien tarifak langai gaur osoko bilkuran
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak gaur egingo du urteko aurreneko osoko bilkura, urtarrilari dagokiona. 18:30ean hasiko da, udaletxeko batzar aretoan. Aurreko bi akta onartu eta alkatetzaren ebazpenen berri eman ondoren, kiroldegia handitzen obren sei egiaztagiri onartuko dituzte. Taxien hiri tarifa berria ere onartuko dute. Iturgaitzan, 4. eremua saltzeko lizitazio deialdia esleitu gabe uztea, eta Traeco garbiketa enpresari 2016ko kontratuko abala itzultzea dira beste bi gai.













