XI. Ipuinen ahozko narrazio lehiaketako lehen fasea otsailaren 25ean izango da
D'elikatuzen, 19:00etatik aurrera, parte hartzaile bakoitzak zortzi minutu izango ditu narrazioa egiteko. Epaimahaiak eta publikoak hiru narratzaile aukeratuko dituzte martxoaren 24ko Gala Handian parte hartzeko.
Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan, Ordiziako D’elikatuz Zentroan XI. Ipuinen ahozko narrazio lehiaketako lehen fasea jokatuko da otsailaren 25ean, larunbatez. 19:00etan hasiko da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez zortzi minutu izango ditu haren narrazioa egiteko.
Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoen bidez, hiru narratzaile hautatuko dituzte Ahozkotasunaren bigarren faseko Gala Handian parte hartzeko. Gala Handia martxoaren 24an egingo da, 19:00etan, Barrena Jauregian. Hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera. Irabazleak 300 euro lortuko ditu, bigarren sailkatuak 200 euro, eta hirugarrenak 100 euro.
Parte hartu nahi dutenek e-mail bat bidali behar dute intujai@gmail.com helbide elektronikora izena emateko, Ipuin Lehiaketa goiburuarekin, otsailaren 18a baino lehen. Izen-abizenak, ipuinaren izenburua, egilea, posta elektronikoa ea telefonoa adierazi behar dira izen-ematean. 20 euro ordaindu behar dute seinale gisa, eta itzuli egingo zaizkie partaidetza amaitutakoan.
Profesionalek zein ez-profesionalek parte hartu dezakete. Euskaraz narratuko dira istorioak, gehienez 8 minutukoak. Bakoitzak gehienez ipuin bat aurkeztuko du.