Aitziber Garmendia aktorea Max sarirako hautagaien artean da
Aitziber Garmendia zaldibiarra Espainiako Arte Eszenikoen 26. Max sarietako bat jasotzeko hautagai da. Emakume aktore onenaren saria jasotzeko aukera dauka, Sexberdinak antzezlanagatik —baita Telmo Iruretak, Kepa Errastik eta Tanttakak ere—. Apirilaren 17an emango dituzte Max sariak.