Errekorra Zegama-Aizkorrin, 13.830 lasterkarik eman dute izena mendi maratoian
Azken edizioan baino 1.266 lagunek eman dute izena, eta jatorri aldetik ere aniztasuna inoiz baino handiagoa da. Dortsal guztien zozketa otsailaren 24an egingo dute.
Inoiz baino aurre izen-emate gehiago ditu Zegama-Aizkorri mendi maratoiak, 13.830. Bart amaitu da aurrez izena emateko epea, eta 2020an baino 1.266 lagun apuntatu dira. Konparaketak eginez, Western States probak 7.169 izen-emate izan zituen 2022an, eta UTMBk 4.486.
Izena eman duten gehienek Espainiako nazionalitatea dute (12.174), eta segidan ondorengoak estatuak nabarmentzen dira: Frantzia 504, Portugal 300, Italia 201, Argentina 70, Erresuma Batua 63, Suitza 50, Polonia 44 eta Amerikako Estatu Batuak 36.
Emakumezkoen izen-ematea ere igo egin da. 1.250ek eman dute izena (%9), 2020ko datua handituz (1.032, %8,20). Beste lasterketa batzuekin alderatuz ez da datu aipagarria, emakumeen izen-ematea %10-15 artekoa izaten baita, baina 200 gehiago izan dira Zegama-Aizkorri parte hartzeko nahia adierazi dutenak.
Adin tarteari dagokionez, 35-44 urte artekoak dira gehienak (5.965), 45-54 urte artekoak hurrena (3.851) eta 25-34 urte artekoak gero (3.063). Gazteen kopurua ere nabarmentzekoa (18-24 urte artean 412), baita urteetan aurrera doazena ere: 55-64 urteen artean 497k eman dute izena, eta adin horretatik gora 42k.
Dortsal guztien zozketa otsailaren 24an egingo dute.