Irene Paredesek Barçan jarraituko du 2025eraino gutxienez
Legazpiko futbol jokalariak kontratua berritu eta bi denboraldi gehiagorako sinatu du.
Irene Paredes futbol jokalari legazpiarrak kontratua berritu du Barcelona futbol klubarekin beste bi denboraldirako, eta gutxienez 2025eko ekainaren 30eraino jarraituko du Barçan.
Erdilari legazpiarrari denboraldi honen amaieran bukatzen zitzaion kontratua. 2021-22 denboraldian iritsi zen Barcelona taldera, Paris Saint-Germain utzi eta gero. Han, taldeko kapitaina zen, eta Barçan ere bost kapitainetako bat da. Orain arte klub kataluniarrarekin 57 partida jokatu ditu, eta zortzi gol sartu ditu.