Nerabeen kontsumoei buruz gurasoei zuzendutako hitzaldia egingo dute Legazpin ostegunean
Alkohola Arriskua programaren barruan kokatzen da saioa, eta bereziki DBH 4-ko ikasleen gurasoentzat izango da
Kontsumoak eta nerabeak. Zer egin dezake familiak? izenburupean, nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia egingo dute otsailaren 2an, osteguna, 18:00etan, Legazpiko Kultur Etxeko areto nagusian.
Estibaliz Ansotegi, Ortzadar Fundazioko adikzioen prebentziorako programaren koordinatzailea izango da hizlaria. Hitzaldian hainbat gai landuko dituzte: substantzien kontsumoen inguruko hausnarketa, beldurrak eta zalantzak, seme alabekin gaia etxean nola landu, guraso bezala zer egin daitekeen, eta kontsumoak detektatzeko pista batzuk.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ikastetxeetan gauzatzen duen Arrisku Alkohola prebentzio programaren barruan kokatzen da hitzaldi hau, eta aurretik herriko bi ikastetxeetan gai bera lantzeko DBH 4-ko ikasleekin egindako saioen jarraipena da. Horregatik, DBH 4-ko ikasleen gurasoei zuzenduta dago bereziki.