Obra zaratatsuak egingo dituzte Kultur Etxean bihar eta etzi
Zerbitzuak ez dituzte itxiko, baina lanek zarata aterako dutela jakinarazi dute.
Hainbat berritze lan egingo dituzte bihar eta etzi, otsailak 1 eta 2, Legazpiko Kultur Etxean. Bertan eskaintzen diren zerbitzuak irekita mantenduko dira, baina obrek zarata handia eragin dezaketela jakinarazi diete Kultur Etxeko zein Udal Liburutegiko erabiltzaileei.
Kable berriak instalatuko dituzte, eta lanak Kultur Etxeko ganbaran egingo dituzte, 09:30etik aurrera, bi egunetan.