Beasaingo 12 saltoki emakume zientzialarien lana balioan jartzeko helburua duen 'Otsailaren 11 erakusleihoak' ekimenera batu dira. Emakume ingeniariekin solasaldi bat izango da otsailaren 13an.
Martxoaren 11n Dorleta Kortaza eta Celine Ripoll izango dira Barrena Jauregian, eta David Blanco, Jon Zabal eta Diego Calavia, Plaza Nagusian.
Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilariek egindakoak dira, Gipuzkoako kostaldean kokatzen den Geoparkean bizi eta egoten diren hegaztienak.
Otsailaren 11n jokatuko da Majori kiroldegiko igerilekuan. Bi jardunalditan zatituko dute txapelketa: 9:30etik 12:30era lehena, eta 16:30etik 19:00etara bigarrena.
Aktore lanetan hasi zen Nerea Garmendia, baina interpretazio munduko beste adar batzuetara egin du jauzi: aurkezle, bakarrizketalari... "Guztietan gozatzen dut". Era batera edo bestera, ikusleen irribarrea du xede.
Eduardo Txillida eskultorea jaio zela ehun urte beteko dira 2024ko urtarrilean, eta haren biloba Mikel Txillidak (Donostia, 1982) ospakizunei buruz hitz egin du Legazpira egindako bisitan.
Santa Ageda bezperako kantu-errondak, eskeak eta etxez etxeko koplaketak egingo dituzte bihar, Goierriren luze-zabalean. Denboren zainetan galtzen den Negualdiko festa bat da, eta makilak ditu ezaugarri.
Otsaileko lehiaketa martxan dago. 50 euroko erosketa txartela dago jokoan.
Argazkien eta haurren marrazkien bidez, gerrak dituen ondorio suntsitzaileak erakustea da. Sarrera doan da.
Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketaren finala Zerainen jokatuko dute, bihar, 10:00etatik aurrera, Liztormendi bolatokian. Igandean, berriz, Idiazabalgo San Blas jaietako bola lehiaketa jokatuko da, Igarondo atzeko bolatokian.