
San Blas jaiek aurrera darraite Idiazabalen. Goizeko hotza ez da jendea kalera ateratzeko aitzakia izan. Txistulariak izan dira goiztiarrenak, herrian zehar kalejira egin dute 10:00etan hasita. Ohiturari jarraituz, kanpai bueltakoak izan dituzte 10:30ean eta San Blas opilen bedeinkazioa eta meza nagusia 11:00etan.
Jende gehien bildu duen ekimena, 34. San Blas Txirrindulari lasterketa herrikoia izan da. Haurren lasterketa izan da lehena, 11:00etan eta ordu bete beranduago irten dira helduak. Guztira, 95 haurrek hartu dute parte lasterketan, kategoriatan banatuta.
Hauek izan dira sail bakoitzeko irabazleak:
7-8 urte neskak:
- 1. Uxue Aldasoro
- 2. Elene Dorronsoro
- 3. Leizadi Zumalde
7-8 urte mutilak:
- 1. Ibai Iparragirre
- 2. Irai Ziani
- 3. Aratz Mendizabal
9-10 urte neskak:
- 1. Aiola Alberdi
- 2. Anari Imaz
- 3. Irati Galagarraga
9-10 urte mutilak:
- 1. Lizar Erguin
- 2. Ekhi Barandiaran
- 3. Enetz Maiztegi
11-12 urte neskak:
- 1. Izar Etxezarreta
- 2. June Iparragirre
- 3. Leire Ortega
11-12 urte mutilak:
- 1. Xeber Murua
- 2. Hodei Lizaso
- 3. Ander Serrano
13-14 urte neskak:
- 1. Haizea Erguin
- 2. Joane Irastorza
- 3. June Iriondo
13-14 urte mutilak:
- 1. Unai Aranburu
- 2. Eneko Larrea
- 3. Unax Mugika
Helduen lasterketan 29 txirrindularik izena emanda zuten arren, azkenean 26 izan dira parte hartu dutenak. Herrian zeharreko ibilbideari zazpi itzuli ematea izan da egin beharreko lana.
Sailkapena:
- 1. Xabi Agirre
- 2. Ibai Urkia
- 3. Ioritz Imaz
- Mendiko onena: Aritz Oiarbide
- Ampo saria: Aitor Zuriarrain.
Paella jana dute eguerdian Andoni Ollokiegi kantariak girotuta. Helduen danborrada 20:30ean abiatuko da, eta ondoren afaria izango da Zelaa kiroldegian. 22:00etan kuadrilla arteko jolasak izango dituzte frontoi zaharrean eta eguna amaitzeko, Imuntzo eta Belokirekin erromeria eta Maruxak taldearen emanaldia, biak frontoi zaharrean.
Gaurko goiza argazkitan: