'Keramikaren bitxikeriak' saio esperimentala Igartubeitin
Barne Begiradak proiektuaren barne, hainbat eragileekin elkarlanean saio esperimentalen zikloa sortu dute Ezkioko Igartubeiti baserri museoan. Landa-eremuari buruz hainbat diziplinatatik hausnartzeko aukera berriak eta jakintza tradizionalekin dituzten loturak sortzeko helburua du ekimenak.
Keramikaren bitxikeriak izenburupean gauzatuko da ikastaroetako bat, bi saiotan banatuta. Lehena asteazken honetan izango da eta hurrena, otsailaren 22an. Hasiera batean, saioak Ezkio gaztegunean egitekoak ziren arren, azken orduko aldaketa bat iragarri dute antolatzaileek, eta azkenean Igartubeitin izango da.
Gaur egun oso modan dagoen artisau lanbide bat ezagutzeko aukera izango da: zeramika. Lehendabiziko saioan zeramika erabiliz eskultura baten sorkuntzan lan egingo da. Bigarrenean, lanaren emaitza jaso eta Isla Pitxiak osagarrien proiektua ezagutzeko aukera izango da.
8-14 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude saioak, eta Pott Keramikako, Jonek eta Maitek eta Isla Pitxiak-eko Haizpeak eskainia.
Izena Igartubeitiren web gunean, whatsapp bidez (618004131) edo telefonoz (943 72 29 78) eman daiteke.