Gazteentzako espazio beharretik sortu dute Gazte Asanblada. Larunbaterako mus txapelketa mistoa antolatu dute.
Gaur goizean entregatu dute Zumarragako ospitalean 2.235 herritarrek sinatutako eskaera. Buztintegik sinadurak bildu ditu eskaera gauzatzeko, eta gaur protesta ibilaldia eta elkarretaratzea egin dituzte erdigunean.
Barcina eta Itsaso arteko linearen garraio ahalmena %30 handituko du Red Electrica de España enpresak. Hari eroaleen tenperatura 50 gradutik 85era igoko denez, azpiko elementuetatik segurtasun tartea handitzeko dorre batzuk zazpi metro haziko dituzte altueran.
Ordiziarrek 17-64 irabazi diote La Vilari. Hurrengo asteburuan ez dute partidarik izango, eta hilaren 19ko asteburuan, etxean jokatuko dute VRAC Quesos Entrepinaresen kontra.
Gabiriako Osinalde elkarteko taldea ere kantuan eskean atera zen larunbatean, etxez etxe. Hona Gotzon Aranburuk eginiko bideoa.
Kontzertu gogoangarria egin zuten larunbat iluntzean Areria antzokian Sorotan Beleko kide izandako Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak, Lazkaoko Musika Banda indartuarekin lagunduta, Xabier Zabalaren gidaritzapean.
Sailkapen nagusian 16. postuan daude beasaindarrak. Hurrengo jardunaldia, Aragoiko Tarazona taldearen aurka jokatuko dute, Loinazko zelaian, larunbatean.
Mendiak 3.000 metroetan lortu du domina, eta Apaolazak 200 metroetan.
Txerri-Gorri elkartean, ostiralean jokatu zuten herriko mus saioa, Euskal Herriko Txapelketako baliagarria. 11 bikotek parte hartu zuten.
Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 8ra arte egongo da zabalik. Epaimahaiaren erabakia apirilaren 28an jakinaraziko dute.
Ostiralean Zubi-Buru elkartean jokatu zen herriko kanporaketa, urtero bezala partaidetza bikainarekin.
Marian Lasak zuzendutako taldeak herri osoan zehar egin zuen erronda larunbat arratsaldean.