Zabaleta eta Agirre izan dira Mutiloako mus kanporaketan irabazle
Txerri-Gorri elkartean, ostiralean jokatu zuten herriko mus saioa, Euskal Herriko Txapelketako baliagarria. 11 bikotek parte hartu zuten.
Mutiloan ostiral gauean jokatu zuten Euskal Herriko 14. Mus Txapelketaren barruko herriko kanporaketa. 11 bikote aritu ziren jokoan, eta, horrenbestez, bi bikote sailkatu dira Gipuzkoako finalerako, Deban martxoaren 11n izango dena.
Joseba Zabaleta Asier Agirre lehengusuek irabazi dute. Bigarren Iñaki Ugalde eta Maialen Etxeberria izan dira. Bi bikote horiek joango dira Mutiloaren ordezkari Debara. Hirugarren, ordezko postuan geratu direnak, Joxe Arotzena eta Bixente Apalategi dira.
Irabazleek Mutiloako Udalak jarritako arkume bat eta bi botila ardo jaso zituzten saritan, eta bigarrenak Ostatu tabernak oparitutako bi bazkari.