Zabaletak eta Agirrek irabazi dute Mutiloako mus kanporaketa
Ostiral iluntzean jokatu zen Mutiloako Txerri Gorri elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketako herrikako kanporaketa. Guztira, hamaika bikotek hartu zuten parte. Joseba Zabaleta Agitta eta Haxier Agirre Bekoetxe izan ziren irabazleak, eta bigarren egin zuten Iñaki Ugaldek eta Maialen Etxeberriak osatutako bikoteak. Irabazleek Mutiloako kanporaketa irabazteaz gain, Deban egingo den Gipuzkoako herrialdeko kanporaketarako txartela ere lortu zuten.
Ostiraleko kanporaketan ere ez zen saririk falta izan. Irabazleek Mutiloako Udalak eskainitako arkume bat eta ondutako bi botila eraman zituzten etxera, eta bigarrenek, Ostatu tabernak oparitutako aste barruko eguneko menu bana.













