Zaldibiatik hiru bikote sailkatu dira Gipuzkoako mus txapelketara, Beni Gailurralde eta Arantxa Luluaga txapeldunak buru
Ostiralean Zubi-Buru elkartean jokatu zen herriko kanporaketa, urtero bezala partaidetza bikainarekin.
Euskal Herriko 14. Mus Txapelketaren herriko kanporaketa ostiral gauean jokatu zen, Zaldibian. Zubi-Buru elkartean 21 bikote elkartu ziren, eta urteroko moduan, partaidetza oparoa izan du deialdiak.
Bikote ugarik parte hartzeak ondorioa du Gipuzkoako Txapelketara sailkatzerako orduan. Zenbat eta gehiagok jokatu, orduan eta gehiagok lor dezaketelako txartela. Hala, Zaldibia hiru bikotek ordezkatuko dute Gipuzkoako finalean, martxoaren 11n Deban.
Beni Gailurralde eta Arantxa Luluaga izan dira Zaldibian txapeldun. Bigarren Urtzi Garmendia Kuku eta Joxema Arantzabe geratu dira, eta hirugarren Agurtzane Azurmendi eta Iban Hernando. Saritzat bina afari jaso dituzte, Zubi-Buru elkarteak eskainita.
Argazkiak: Zaldibia.org-etik