Bosgarren garaipena lortu du Ampo Ordiziak La Vila Joiosan
Ordiziarrek 17-64 irabazi diote La Vilari. Hurrengo asteburuan ez dute partidarik izango, eta hilaren 19ko asteburuan, etxean jokatuko dute VRAC Quesos Entrepinaresen kontra.
Ampo Ordiziak denboraldiko bosgarren garaipena lortu du azken sailkatuaren etxean. Atzo jokatu zuten La Vila taldearen aurka, El Pantano zelaian, La Vila Joiosan, eta 17-64 irabazi zuten. Garaipen beharrean zeuden eta lortu dute. Denboraldi honetan bost garaipen eta sei porrot izan dituzte. Hilaren 19ko asteburuan lehen itzuliko azken partida jokatuko dute VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra, Altamiran. Matematikoki oraindik goiko multzoan sartzea posible den arren, beheko multzoan geratzeko aukera handiagoa da.
13 taldetatik, 8. postuan dago Ampo Ordizia, 25 punturekin, seigarrenetik 5 puntura. UE Santboiana doa seigarren, 30 punturekin, Complutense Cisneros zazpigarren, 29 punturekin, eta Pozuelo bederatzigarren, 23 punturekin. VRAC Quesos Entrepinaresen aurkako partida irabazi beharrean daude ordiziarrak, besteek egiten dutenaren zain.