Beasaingo festak antolatzeko bilera irekia deitu dute
Otsailaren 15ean izango da bilera, udaletxeko areto nagusian. Herritar guztiei zabaldu zaie ekarpenak egiteko gonbita.
Datorren maiatzean ospatuko diren 2023 urteko Loinaz jaietara begira antolatzen hasi dira pixkana-pixkana. Hala, Beasaingo Udaletik bilera deialdia egin dute, datorren otsailaren 15rako, jaiak antolatzen hasteko. Deialdia, herritar guztientzat irekia da eta parte hartzeko gonbita luzatu du Udalak. Bileran, ideia berriak plazaratu eta ekarpenak egiteko aukera egongo da. Udaletxeko batzar areto nagusian izango da hitzordua, 17:00etatik aurrera.