Horma-hilobietatik gorpuzkiak ateratzeko tramitea egiteko azken egunak
Beasaingo hilerrian hilobiratuta daudenen senitartekoek otsailaren 24a izango dute epea.
Beasaingo hilerrian hilobiratuta daudenen senitartekoek otsailaren 24a izango dute azken eguna hilobitik ateratzeko dokumentua betetzeko. Hilerriko horma-hilobietan 326 zenbakitik 530 zenbakira (biak barne) hilobiratuta dauden hildakoen senitartekoei aditzera ematen zaie, hilobi horietako gorpuzkiak ateratzeko lanak burutzen ari direla.
Hori dela eta, otsailaren 24 izango da azken eguna, senitartekoek hilobitik ateratzeko dokumentua betetzeko. Horretarako bi bide dituzte; udaleko zerbitzu sailera joz, eta telematikoki www.beasain.eus webgunean.