UZ Trail mendi lasterketa Euskadiko Trail Txapelketa egongo da jokoan
Martxoaren 5ean izango da, eta hiru ibilbide izango ditu aukeran.
UZ Trail mendi lasterketa martxoaren 5ean egingo da. Hiru ibilbide egongo dira aukeran: 23,4 kilometrokoa, 12,1 kilometrokoa eta 6 kilometrokoa. Euskadiko Trail Txapelketa egongo da jokoan. Lasterketa luzea kategoria absolutuko txapela egongo da jokoan (2000. urtean eta lehenago jaioak), 12,1 kilometrokoan 23 urte azpikoen txapela (2001, 2002 eta 2003an jaioak) eta 6 kilometrokoan 18 urte azpikoen (2006an eta 2007an jaioak) eta 16 urte azpikoen txapelak (2008an eta 2009an jaioak). Bi lasterketa luzeenetako 18 urtetik gorakoek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
Lasterketa luzekoak 09:00etan abiatuko dira Areizaga-Kalebarrenetik. Gainontzekoak, 09:30ean.
Izen-ematea zabalik dago. Martxoaren 3an itxiko da, 20:00etan. Izena emateko, sakatu hemen.