Legazpi Lagunkoia hasi da aurtengo erronka lantzen
Parte hartze soziala eta herritartasun aktiboa sustatzea da aurtengo helburua. Legazpi 2015etik da Euskadi Lagunkoia sareko partaidea.
Legazpi Lagunkoia egitasmoan parte hartzen ari diren gizarte eragileak eta pertsonak bilera bat egin dute Kultur Etxean. Euskadi Lagunkoia sareak sortutako talde teknikoaren laguntzaz eta aholkularitzaz, aurtengo urterako ezarritako helburua lantzen hasi dira bileran, hau da, parte hartze soziala eta herritartasun aktiboa sustatzen.
Euskadi Lagunkoiaren sarea 74 euskal udalerrik osatzen dute, eta horietatik 26 Gipuzkoakoak dira, 29 Bizkaikoak eta 19 Arabakoak. Legazpi ere parte da 2015etik.