Julen Albizu eta Iñigo Caballero eta Joseba Telleria eta Joseba Gabilondo bikoteak joango dira Legazpitik Gipuzkoako finalera
Euskal Herriko Mus Txapelketaren 14. edizioko Legazpiko bi finalistak izan dira. Martxoaren 11an jokatuko da Deban Gipuzkoako finala.
Julen Albizu ‘Albi’-k eta Iñigo Caballero ‘Iñi’-k irabazi dute Euskal Herriko Mus Txapelketaren 14. edizioko Legazpiko kanporaketa, eta Deban izango dira hurrengo martxoaren 11n, Gipuzkoako finalean. Bikote horrekin batera beste finalistak ere izango dira Deban, Joseba Telleria ‘Giusepe’ eta Joseba Gabilondo.
Atzo iluntzean jokatu zuten hamar bikotek Legazpiko kanporaketa Karibe Zaharra tabernan, eta Albizuk eta Caballerok Telleria eta Gabilondo bikoa hartu zuten mendean. Bigarren geratu den bikote hori hainbatetan Euskal Herriko finalean ere izan dira, eta aurten ere badituzte aukerak goraino iristeko.