120 muslari bikote Argi Berriko txapelaren bila
Ordiziako 44. mus txapelketan 240 muslari elkartu dira, 120 bikote. Urdaneta ikastetxean jokatuko dituzte lehen kanporaketak eta azkeneko saioak Argi Berri elkartean.
Muslariek gogoko duten txapelketa da Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duena eta bi urteko etenaren ondoren, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako 120 bikote elkartu dira Urdaneta ikastetxean. Bikote irabazleak 2.000 euroko saria eta txapelak jasoko ditu.
Bikoteen zozketa egiten hasi aurretik, Anjeltxo Lasa zena oroitu dute txalo zaparradarekin.
Hasierako kanporaketak Urdaneta ikastetxean jokatuko dituzte eta azkeneko mus saioak, Argi Berri elkartean. Iluntzeak aurrera egin ahal ezagutuko dira aurtengo muslari irabazleak nortzuk diren.