Joseba Ona eta Joxean Rojo Argi Berriko txapeldunak
Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako 44. mus txapelketa jokatu dute 120 bikotek. Beasaindarrek jaso dituzte lehenengo bi sariak: Joseba Ona eta Joxean Rojo txapeldunak, eta Rafael Hernando eta Miguel Gonzalez txapeldun ordeak izan dira.
Arratsaldean, 16:30ean hasitako Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutako 44. mus txapelketa luze joan zen atzo, 120 muslari bikoteren artean erabaki behar baitzen txapela. Azkenean, lau beasaindar iritsi ziren finalera: Joseba Ona-Joxean Rojo eta Rafael Hernando-Miguel Gonzalez. Onak eta Rojok 3-1 nagusitu ziren. 2.o00 euro eta txapel bana jaso dute saritzat.