150 lagun Emaneurrek antolatutako bertso afarian
Tximista sagardotegian afaldu zuten Joanes Ilarregi Marzol, Nerea Ibarzabal Salegi, Maialen Akizu Bidegain eta Iker Zubeldia Katarain bertsolariekin.
Emaneurre taldeak bertso afaria antolatu zuen ostiralean beste urte batez. 150 lagunek parte hartu zuten Tximista sagardotegian egindako afarian, bertso eta sagardo artean. Sarrerak 10 egun lehenago agortu ziren. Joanes Ilarregi Marzol, Nerea Ibarzabal Salegi, Maialen Akizu Bidegain eta Iker Zubeldia Katarain bertsolariek Igor Egurenek jarritako gaiekin bota zituzten bertsoak.
Emaneurrek azaldu duen bezala, “giro ona eta bertso onak” izan zituzten. “Zubeldiak beti bezala umoretik. Besteek ere erakutsi zuten zergatik egon diren finalean”. Eskerrak eman dizkiote Igor Egureni, gidatzeagatik, Ordiziarrocki soinua fintzeagatik eta Tximista sagardotegiari, “beti elkarlanerako prest” agertzen direlako.
Argazkiak: Emaneurre