2023/2/13

Begue, Garin, Esnaola eta Cortes omendu ditu Gipuzkoako Merkatarien Federazioak

90 urtetik gora lanean aritu diren dendak dira laurak. Goierri behean arrakasta izan duten 3 kasu ere aurkeztu dituzte: Vicuña, Xalo eta Maitte.

Elbira Zipitriaren dokumentalak Beasainen eta Lazkaon ekingo dio herriz herriko birari

Beasaingo Usurbe antzokian bihar (asteartea) eta Lazkaoko Arerian etzi (asteazkena) ikusi ahalko da 'Elbira' dokumental fikzionatua. Frankismo aurrenean, ikastolen hasierako aitzindaritzat jotzen den irakasle eta euskaltzalearen bizitzaz da. Goierrin emanaldi gehiago ere iragarri dituzte.

Dozenaka atleta gaztetxo elkartu dira Legazpin Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketan

Bosgarrenez jokatu da txapelketa Urtatza-Zaharreko zirkuituetan. Hilaren 26an Euskadikoa izango da jokoan bertan.

Beasainek ezin izan du garaipenaren bidera itzuli

Tarazonaren aurka 1-2 galdu zuen. Hurrengo igandean, Cirboneroren aurka jokatuko du, etxetik kanpo.

Jon Ander Aranburu eskiatzaile zumarragarrak irabazi du Bandres-Karolo memoriala

Igone Campos bigarren postuan sailkatu da, zumarragarra hori ere.

Zuhaitzei izena jarri diete Legazpin

Herriko 40 zuhaitz identifikatu dituzte plakak jarrita. Basoen Egunean bisita gidatuak egingo dira guztiak erakusteko.

Legazpi hasi da inauterietarako girotzen

Ilinti merkatari elkarteak dendak apaindu ditu eta argazki lehiaketa bat jarri du martxan. Ostegunetik igandera arteko jai egitaraua izango da.

Ordiziako Mendi Lasterketaren bideoa

Goierrin geratu dira Ordiziako Mendi Lasterketa berrituaren txapelak. Martin Diez segurarra eta Irati Zubizarreta izan dira azkarrenak. Denera 153 lasterketarik amaitu dute proba. Hona hemen Gotzon Aranburuk egindako bideoa.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa