Seguran eta Ormaiztegin ere jokatu dituzte kanporaketak
Euskal Herriko 14. mus txapelketak aurrera darrai. Herrietako kanporaketen fasean dago orain txapelketa otsailaren 26ra arte. Kanporaketa mordoxka jokatu dira asteburu honetan, baita Goierrin ere. Ostegunean jokatu zen Legazpikoaren ostean, Seguran eta Ormaiztegin ere jokatu dituzte norgehiagokak. Ostiral iluntzean izan zen bietan, Elorri elkartean Seguran eta Murua tabernan Ormaiztegin.
Seguran 19 bikotek hartu zuten parte guztira, eta horietatik hiru sailkatu dira martxoaren 11n jokatuko den herrialdeko kanporaketarako. Pako Arrondo eta Julian Imaz (argazkian) izan dira Segurako kanporaketako irabazleak. Jon Sarasola eta Aritz Jauregi eta Unai Imaz eta Manu Imaz dira, irabazleekin batera, Gipuzkoako kanporaketarako sailkatu diren beste bi bikoteak. Ordezko bikotea, hala behar izatekotan, Joxe Etxezarretak eta Inai Oiarbidek osatutakoa izango da.
Ormaiztegin, beste aldetik, 11 bikotek hartu zuten parte eta horietatik bi sailkatu dira dira herrialdekako kanporaketara: Julian Zabala eta Asier Zabala bikote irabazlea eta Jon Garmendia eta Ruben Ueda.