‘Nirliit’ eleberria mintzagai bihar irakurle taldean
Quebeckeko jatorria duen Juliana Leveille Trudel idazlearen Nirliit eleberria mintzagai izango dute bihar euskarazko irakurle taldean. Eleberriak Quebeckeko inuiten lurraldera gerturatuko ditu irakurleak. Euskarazko itzulpena Aiora Jakak egin zuen eta 2021ean argitaratu zuen liburua Txalapartak. Saioa Miriam Lukik gidatuko du eta 18:00etan izango da udal liburutegian.