Txindokin zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
61 urteko gizon bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Aralar mendilerroko Txindoki mendian, zulo batetik behera erori ostean
61 urteko mendizale bat erreskatatu zuten larrialdietako zerbitzuek asteburuan, Txindoki mendiaren magalean; hamar metro inguruko zulo batera erori zen eta harrapatuta gelditu zen. Ertzaintzaren helikoptero batekin atera behar izan zuten. Kolpeak izan arren, gizonezkoak ez du ezer larririk. Dena dela, Osakidetzako anbulantzia batekin tokian bertan hartatu zuten aurrena eta, gero, ospitalera eraman zuten.