Zaporeak elkarteak janari bilketa egingo du Beasainen
Sirian eta Turkian izan den lurrikararen kaltetuentzat janari bilketa egingo du Zaporeak elkarteak Beasainen. Ostiralean, hilak 17, egingo dute bilketa, 17:0etatik 20:00etara, Zaldizurreta kaleko plazan (Eroski parean). Ondorengoak jasoko dituzte: lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraia kontserban eta esnea.