Goi mailako ikuskizuna Binakako Txapelketa Nagusian
Natale Aranburu lazkaotarrak lehiaketa ofizialean debut borobila egin du, liderrei irabazita.

Emakume pilotarien Binakako Txapelketa Nagusiaren sailkatze fasea goitik bukatu du Natale Aranburu lazkaotarrak –argazkian, eskuin-eskuinean–. Txapelketa ofizialean, lehenengo aldiz jokatu zuen herrian. Alejandra Perez atzean lagun zuela, larunbat eguerdian Lazkaoko plazako pilotalekuan 22 eta 19 irabazi zieten Promozio mailako sailkapen buru Gordon-Oskozi. Herrikideen animoen artean, partida «bikaina» jokatu zuten, Ados Pilota talde antolatzaileak aitortu duenez. Bigarren neurketan, 1. Mailakoa, Barrocal-Ruiz de Larramendi sailkatuek ez zieten aukerarik eman Arrieta-Zabalari (22-13).

Promozio mailako pilotariak, epailearekin. Eskuin-eskuinean, Natale Aranburu lazkaotarra./Ados Pilota

Promozioko partidaren une bat./Ados Pilota

Ikusle ugari bildu zen Lazkaoko plazako pilotalekuan, larunbat eguerdian./Ados Pilota

Lehen Mailako pilotariak, aurkezpenean./Ados Pilota

Maila gorenekoen partida./Ados Pilota