Jakintza ikastolako nesken taldeak irabazi du haur mailako Euskadiko kros txapelketa
Bakarka ere Jakintza ikastolako Intza Arrondo izan da lehena, eta Natale Ena bigarrena.
Jakintza ikastolako neska taldeak irabazi du Euskadiko eskolarteko haur mailako kros txapelketa, igande goizean Legazpiko Urtatza-zahar inguruan egindako probetan. Goierri Garaia Atletismo klubak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatutako lasterketetan, 125-bat atleta gaztetxok parte hartu dute, eguraldi hotzak baina lehorrak lagunduta, eta publiko ugarik animatuta.
Bi lasterketa egin zituzten, mutilak lehenik, eta neskak ondoren. Bietan, 2.250 metroko zirkuitua izan zuten korrikalariek. Lurralde bakoitzeko selekzioak eta hiruna eskolak parte hartu zuten. Gipuzkoako selekzioa duela hamabost egun Legazpin bertan jokatu ziren Gipuzkoako txapelketako lasterketetan sailkatutako lehen sei atletek osatu zuten. Eskolako taldeak, berriz, bi bakarrik aurkeztu ziren Gipuzkoatik.
Bakarkako sailkapenak jaso zituzten alde batetik, baina baita taldekoak ere. Emakumezkoetako bi sailkapenetan, Jakintza ikastola izan zen garailea, bakarka ere lehen bi postuak Ordiziako atletek eskuratu zituztelako, Intza Arrondok eta Natale Enak.
Zirkuitua “oso ondo” zegoela esan dute antolatzaileek, baina aldapa asko zituenez, “pisutsua” gertatu zitzaien atletei, distantzia oso luzea izan ez arren. Bestela, Goierri Garaia klubak txapelketaren balorazio positiboa egin du, parte hartzaileek erakutsitako mailagatik, eta Urtatza-zaharrera jende asko hurbildu zelako. Neskek eta mutilek distantzia berbera korritzea ere oso ondo baloratu dute, “berdintasunaren alde” izan delako.
EMAITZAK:
Mutilak, bakarka
1. Ekain Fernandez Garcia (Artunduagako Atletismo eskola)
2. Urko Ibarguren Rodriguez (Gipuzkoako selekzioa)
3. Oier Navarro Molina (Bizkaiko selekzioa)
4. Eñaut Arostegi Gorostidi (Gipuzkoako selekzioa)
5. Mikel Garmendia Iparragirre (Gipuzkoako selekzioa)
6. Julen Olaziregi Legorburu (Pasaia-Lezo Lizeoa)Mutilak, taldeka
1. Gipuzkoako selekzioa (Urko Ibarguren Rodriguez, Eñaut Arostegi Gorostidi, Mikel Garmendia Iparragirre, Iker Anaut Jimenez, Jon Casado Arin eta Markel Rodriguez Ubarretxena)
2. Bizkaiko selekzioa (Oier Navarro Molina, Peru Luengo Aldamiz-Etxeberria, Angel Santiago Zambrano, Enaitz Vega Prada, Jon Garate Blanca eta Aiur Herrera Gonzalez).
3. Erandio atletismo kluba (Ioritz Tejedor Cebada, Victor Nathi Saiz de la Maza Nuñez, Unai Alonso Boyano, Mikel Goti Perez, Ekain Arroyo Garcia eta Alex Perez Garcia).Neskak, bakarka
1. Intza Arrondo Azkona (Jakintza)
2. Natale Ena Irastorza (Jakintza)
3. Paula Crespo Gomez (Gipuzkoako selekzioa)
4. Ane Bosch Aranbarri (Azkoitia BHI)
5. Maren Etxeberria Lizarralde (Jakintza)
6. Nora Gomez Valdivielso (Jakintza)Neskak, taldeka
1- Ordiziako Jakintza (Intza Arrondo Azkona, Natale Ena Irastorza, Maren Etxeberria Lizarralde, Nora Gomez Valdivielso, Elene Balbas Irastorza eta Irene Basarte Hernandez).
2. Gipuzkoako selekzioa (Paula Crespo Gomez, Aitana Aierbe Gonzalez, Libe Garcia Larrañaga, Nere Agirrezabala Garmendia, Eider Aranburu Eleta eta Laia Zamora Ezkurra)
3. Bizkaiko selekzioa (Emma Montero Gonzalez, Vera Morales Fernandez, Iraia Fernandez del Rio; Eva Haddad Travieso, Esther Serna Castro eta Leire Munitiz Askorkiza).