Garaipenarekin agurtu du Irribarriak pilota profesionala
Zabaletarekin bikotea osatuta, 22 eta 18 irabazi diote Altuna III-Martijari. Partidaren amaieran omenaldia egin diote pilotalekuan bertan.
Luxuzko agurra egin dio Iker Irribarriak pilota profesionalari, Zabaletarekin batera Altuna III-a eta Martijari 22-18 irabazita Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
https://studio.youtube.com/video/Al4yOZurbes/edit
Partidaren amaieran omenaldia egin diote pilotalekutan bertan. Hasteko, agurra dantzatu dio Garazi Egigurenek Izer trikiti jotzaileak lagunduta, eta bertso bat eskaini dio ondoren Aitor Sarriegi bertsolariak. Oparien txanda etorri da ondoren, besteak beste txapel bat eta alabarentzako pilotari elastiko txiki bat.
Amaitzeko, Irribarriak hitz batzuk eskaini ditu: “Hitz egitea zaila da egoera honetan. Uste dut zortzi urte hauetan jaso dudan txapelik politena dela, frontoia horrela, atzean ere nire lankideak eta enpresakideak. Bidea motza izan da, intentsoa, baina ikaragarri gozatu dut kantxetan. Espero dut hemendik aurrera kantxetatik kanpo ere gozatzea zuetako danekin. Laister arte. Eskerrik asko etortzeagatik eta segiko dugu gozatzen”.
Irribarriaren agurrak jarraipena izango du Ordiziako Tximista sagardotegian egingo duten lagun arteko afariarekin.