2023/3/4

Garaipenarekin agurtu du Irribarriak pilota profesionala

Zabaletarekin bikotea osatuta, 22 eta 18 irabazi diote Altuna III-Martijari. Partidaren amaieran omenaldia egin diote pilotalekuan bertan.

Legazpi herria judo txapelketa jokoan Urbeltz pilotalekuan

Legazpi Judo taldeak antolatuta, haur mailako 107 judoka ari dira parte hartzen.

Lazkaoko gazteak inauteriak ari dira ospatzen gaur

EITB gaitzat hartuta, mozorroz bete dituzte Lazkaoko kaleak eguerdian. Festak jarraipena izango du arratsaldean, Elektropikala elektro-txarangarekin.

Eltziegoko musika, dantzak eta gastronomia dira eguneko protagonistak Idiazabalen

Idiazabal eta Eltziego senidetuta daude, eta urtean bitan elkartzen dira. Gaur Idiazabalen egin dute festa, eta han ekainean egingo dute.

Ataunen hasi dira Martxoaren 8a ospatzeko ekitaldiekin

Biboletak emakume taldeak eta Otsoak dantza taldeak bideo bat grabatu dute elkarlanean, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko. Martxoaren 8an bertan emango dute argitara.

Oraindik badago maukak erosteko aukera Ordiziako Stock Azokan

Plaza Nagusian postuak jarri dituzte eta denden aurrealdera ere atera dituzte produktuak. Hamahiru komertzio ari da parte hartzen. 20:00etan itxiko dituzte.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa