Oraindik badago maukak erosteko aukera Ordiziako Stock Azokan
Plaza Nagusian postuak jarri dituzte eta denden aurrealdera ere atera dituzte produktuak. Hamahiru komertzio ari da parte hartzen. 20:00etan itxiko dituzte.
Gaur iluntzera arte zabalik egongo da Ordiziako stock eta kale azoka, eta arratsaldean zehar izango da oraindik herriko merkatariek eskainitako maukak erosteko aukera. Hamahiru establezimenduk plazara eta kalera atera dituzte produktuak, horietatik bederatzi herrigune historikoko eta inguruko kaleetako denden aurrean daude, eta besteak Plaza Nagusian. 20:00ak arte egongo dira zabalik. Ordiziako Udalak eta Ordizian elkarteak antolatu dute azoka.
Aukera zabala
Honako hauek dira stock azokan parte hartzen ari diren komertzioak: Arantxa lentzeria eta mertzeria, Mirentxu haur moda, Ness by Esti Garcia emakume arropa eta osagarriak, Porfirio Fernandez gizon arropa eta osagarriak, Biñaspre lurrindegia eta estetika, Gofi Berria haur eta gaztetxoen moda, Kixmi moda eta osagarriak, Lua emakume arropa eta osagarriak, Oskarbi oinetakoak, Serendipity emakume arropa eta osagarriak, Uriba gizon arropa eta osagarriak, Vicuña Confeccion gizon eta emakume moda eta Vicuña Sport kirola moda eta osagarriak.