Areto futboleko Gipuzkoako Kopa irabazi du Ordizia K.E-k
Igandean 3-0 irabazi zioten Antiguoko taldeari, Pasaiako kiroldegian jokatutako partiduan. Liga ere eskura dute.
Ordizia K.E. areto futboleko nesken taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du. Igandean jokatu zuten finala, Antiguoko taldearen aurka, Pasaiako kiroldegian, eta 3-0 irabazi zuten. Ligari dagokionez, 9. jardunaldia jokatuko dute etxetik kanpo, ostiralean, Ibarrako Lauburu K.E. taldearen kontra, Belabieta kiroldegian, 20:30ean. Azken sailkatua izango dute aurkari. Ordiziako taldea lider doa, 21 punturekin, eta bigarren postuan dago Antiguoko, 17 punturekin. Liga ere eskura dute, ostiralekoarekin, bi jardunaldi falta baitira bigarren itzulia amaitzeko.